Atsedenerako egoitza bat izan zen. Dena den, bertako beste eraikin batzuek eta atari nagusiak ageriko elizkizunetarako daukan formak, santutegi gisa erabiliko zutela erakutsiko lukete. Bi erabilerak, jauregi eta santutegiarena, ez ziren bateragarriak izango. Aditu batzuek baztertu omen dute, ordea, erabilera militarra, eta ondorioz, “gotorleku” edo “zitadela” hitzak baztertuak izan litezke.
Machu Picchu, era berean, arkitektura eta ingeniaritza maisulantzat jotzen da. Beren ezaugarri bere paisaia eta arkitektura ezaugarriek, eta haren inguruan argitaratutako literatura lan gehienek sortu duten misterio itzala planetaren
turismo-jomuga ezagunetariko bat bihurtu dute. Arkeologia gunera ailegatzea, hartara heltzen diren
Inka Bideetatik zein Hiram Bingham errepidea erabilita (Machu Picchuren mendixkara igotzen dena
Puente Ruinas geltokitik,
arroilaren hondoan kokatuta) da posible soil-soilik.